| Ikastolan umeen abesbatza martxan dugu ia 25 urtetan zehar eta ongi dakizuenez Lehen Hezkuntzako 2. mailatik gora nahi duenak apuntatzeko aukera izaten du. Gurutzeri, koruko zuzendariari, esatea baino ez dago.
Hona hemen aurton izango ditugun emanaldi batzuren datak
1. Hiruhilabetea:
- Abenduan kontzertua Gabonetako Umeen Parkean.
- Abenduan Bilboko Udalak antolatutako Gabon kontzertua.
2. Hiruhilabetea.
- Begoñako aste korala otsailean.
3. Hiruhilabetea.
- Elai-Alai aretoan kontzertua.
- Udaberriko kontzertuak (4 kontzertu).
- Ekainaren 11n Bizkaiko Egun korala Sestaon.
Gernikako “Seber Altube” korala, 1981.urtean sortu zen GURUTZE LEJARZA Andereñoaren Zuzendaritzapean. Hasieratik helburu ugari, baina nagusiena eta garrantzitsuena aipatzekotan, umeei musikarekiko zaletasuna sortzea.
Gaur egun eta beti ere, taldea ume oso gaztetxoak osotzen dute, hau da, 6tik 13 urtera bitarteko 70 neska-mutikoak.
Saioak, guztion penarako, baina ordutegi zehatzak eraginda, jolas orduetan izaten ditugu.
Sortu zen urte berean, sartu zen Bizkaiko Federazioan eta ordudanik, programatutako kontziertu guztietan hartu du parte, honela Bizkaiko Herri gehienak bisitatu ditugularik.
Urte guzti hauetan, BEGOÑAKO ASTE KORALEAN eta BIZKAIKO EGUN KORALETAN parte hartu izan dugu eta besteak beste:
- EUSKAL TELEBISTAN umeentzako programa bat grabatu dugu
- GERNIKAN ospatu zen IBILALDIA 91rako SPOTa grabatu genuen
- GONTZAL MENDIBIL abeslariagaz grabaketak egin ditugu eta azkenik aipatu
- EUSKALERRIKO LEHENENGO EGUN KORALEAN Bizkaiko Ordezkariak izan ginela Astraburuako “ABESLARIA TXIKIA”gaz batera, Azpeitin, 1991. Urtean
|