DBH 3 eta 4ko ikasleen prentsa tailerrean idazten dituzten artikuluak seberbarri.blogspot.com helbidean aurki daitezke. Animatu eta sartu gure blog-ean. Gure artikuluei oharrak egiteko modua ere izango duzue, noski!
Arloa:
Arloa:
GABONETAKO OTZARA
Ikastolako jaiadian DBH 4koen ikasketa bidaiaren aldeko gabon zozketako zenbaki irabazlea 1416 izan da. Dagoeneko badakigu nor izan den irabazlea: Jabi Gartzia, DBH 4. mailako Gartzenen aita, hain zuzen.
Arloa:oharrak
ARTEKARIA: ARAZOEI AURRE EGITEKO TRESNA BERRIA
Askotan, ikastolako eguneroko jardueran arazoak sortzen dira. Arazo edo kezka hauei konponbidea emateko bideak badira ikastolan: arazo akademikoa izanez gero tutorea, administrazio arazoa izanez gero idazkaria, kirol arlorako bertako arduraduna eta abar. Nolanahi ere, batzuetan arazoei ez zaie berehalako irtenbidea ematen eta, ondorioz, kexa bideratu duenaren egonezina areagotu daiteke. Hau dela-eta, Gurasoen Batzordeak figura berri bat sortu du bere baitan: artekaria. Guraso, langile eta ikasleei zuzendua dago eta bere lana ez da inoren zereginetan sartzea izango baizik eta bideak erraztea eta, beharbada, konponbidea bilatzen laguntzea. Ondorengo funtzio hauek izango ditu:
- Kexa edo/eta iradokizuna jaso.
- Gaiaren inguruan informazioa bildu.
- Neurriak hartu ahal dituzten pertsona edo/eta lantaldeekin kontaktuan jarri.
- Kexa edo/eta iradokizuna idatzi duena eta konponbidea eduki ahal duenaren arteko komunikazioa erraztu.
- Hartutako erabakiei jarraipena egin.
Zerrenda hau gehitu edo/eta hobetu daiteke, baina edozein kasutan, artekaria ez da inoiz izango ikastolan ezarrita dauden bestelako bideak alde batera utzita aldebakarreko konponbidea bilatuko duen figura, orain arte ezarrita dauden bideen osagarria baino.
Kontaktuan jartzeko era:
• E-mail bidez: artekari@hotmail.com
• Kartazal itxi baten bidez: Seber Altube ikastolako idazkaritzan artekariari zuzenduta.
(Idatziak aintzat hartuak izateko idazleak bere burua aurkeztu beharko du.)
Arloa:
IKASLEEN ISTRIPUAK IKASTOLAN
Ikastolen Elkarteko / Partaideko ikastolak, ikasleek ikastetxean dauden orduetan gerta daitezkeen zauri edo istripuei erantzuna emateko, geure arteko aseguru bat kontzertaturik daukagu.
Aseguru honek baldintza bakar bat jartzen du: edozein inzidentziaren aurrean jakitun egon behar dire-la, horrela ez bada eurek ez direla kargu egiten.
Sarritan, umeren batek, min hartu ondoren ikastolan komunikatu beharrean etxean esan eta gurasoek erabakitzen duten medikuren batengana eramango balute, gure asegurua eta, era berean, ikastola ez lirateke kargu egingo.
Laburtzeko eta bukatzeko, guraso bezala, honelako kasu baten aurrean aurkitzen garenean bi aukera ditugu:
1.- Ikastolan parte eman eta guk medikuari deitu.
- Medikua ANBULANTZIAN etorriko litzateke ikastolara.
- Zauritua klinikara eraman beharrik balego anbulantziak eramango luke.
San Francisco Javier / Gordoniz, 12 / Bilbo. Tel. 902100994
- Klinikatik etxerako buelta gurasoen kontura izango litzakete.
2.- Gurasoak lasai-lasai, autonomiaz jokatu eta zeuen ardurapean, ikastolak zer ikusirik ez duela, egokien irudit-zen zaizuen tokira eraman.
Arloa:
IKASTOLA INGURUKO KOTXEEN ERABILERAREN ARAUTEGIA
GURASOEN BATZORDEAK ikastola inguruan trafikoa erregulatzeko asmotan jarritako arau berriak hona-ko hauek dira:
1- Umeen sarrera-irteeretan kotxeak ikastolako esparruan sartzeko debeku ordua luzatzea. Gainera erabakitako tarte horretan atea kotxeentzat itxita egongo da.
Hona hemen kotxeak gora igo ezin izango duten ordutegi berria:
Goizez: 08:45 - 09:30 eta 10:30 – 11:30 (jolasaldi ordua)
Eguerdian: 12:25 - 14:30
Arratsaldez: 16:20 - 16:45
2- Ikastola barruan ezin izango da kotxerik aparkatuta egon.