| Index programa da aurten hasi berri ditugun proiektuetan garrantzitsuena, seguru asko. Egitasmo honek eskola inklusiboa deritzana dauka oinarrian. Baina, zer da eskola inklusiboa?
Hona hemen laburbildurik eskola ikuspegi honen oinarrizko ezaugarriak:
1. Hezkuntza denon eskubidea da; giza-eskubideak egunero gauzatzea nahi dugu = DENON ARTEKO hezkuntza.
2. Ekitatea da guztientzako eskolaren kalitate irizpidea. Ekitatea horrela ulertzen dugu:
a) gure inguru soziokulturalak dituen hutsuneak konpentsatzeko ekintzak.
b) norbanakoaren beharrei egokitzen zaizkien banakako erantzunak dituena.
3. Inklusio soziala testu inguruan egitean datza, horregatik derrigor inguru sozial inklusiboarekin lotua joan behar du. Eskolak paper hori jokatu beharko du, hau da testuinguru sozialaren eraldaketa.
4. Guztientzako eskolak norbanakoaren ezaugarriei balioa emango dio, diferentzia balorezko irizpideei moduan ulertuz, eta aldi berean, komunitateko partaide izatearen zentzua indartsu garatuz.
5. Guztientzako hezkuntzaren ardura ikastetxeko irakasleek dutelarik, gurasoekin, bolondresekin, lan kolaboratiboak garatzeko bideak aurkitu behar dira.
6. Guztientzako eskolak, ikasle, guraso, irakasle, ... guztien nahiak asetzea bilatu behar du.
7. Eskola inklusiboa eskola osoaren erronka da, eskola inklusiboa eta hezkuntza berezia desberdindu behar dugu.
8. Funtzionamendu sistema osoan eragina du: ingurua antolatuz eta ordenatuz. Aprendizai oztopoak galarazten direnean ikasleek era desberdinean ikasten dute.
9. Inklusio ikuspegiak aldarrikatzen duena, banakako eta taldeko GIZA-ETIKA da.
Beraz, eta Index proiektuaren barruan, 2005-06 ikasturtean gure ikastetxearen azterketa-diagnostiko bat egingo dugu, arlo honi dagozkion gabeziak eta beharrizanak antzemateko balioko digularik, benetan uste baitugu eredu egokia izan daitekeela zuen seme-alaben hezkuntzan.
|