Ibilaldia SOS

Urte osoan zehar lanean buru belarri aritu dira bertako guraso, langile eta ikasleak baina denok dakigun moduan,Ibalaldia bezelako festa batengan eguraldiak garrantzi handia du eta Lekeitioko lagunek ez zuten merezitako eguraldia izan igandean.

Hau dela eta, antolaturiko ekintzen gastuei aurre egiteko eta eskuartean dituzten egitasmoek aurrera egiteko, gure elkartasuna adierazi eta  dirulaguntza ematera animatu nahi zaituztegu.

LABORAL KUTXA ES83 3035 0042 92 0420028507
KUTXABANK ES86 2095 0114 60 9117934827

 

ERROPAK SALGAI, ONLINE

Horregatik gatoz zure laguntza eskatzera, eguraldiak eragindako galera ekonomikoari elkartasunez aurre egiteko. Denon artean haratzago joan gaitezen. Hori dela eta, Ibilaldi egunean saldu asmo genuen materiala jarri dugu salgai denda.lekeitiokoikastola.eus/ webgunean.

Materiala ekainaren 7ra bitartean egongo da salgai. Ordutik aurrera, aurten Ibilaldia antolatuko duen Txintxirri Ikastolak hartuko du beraien materiala saltzeko ardura.

Eskerrik asko beraz, Elorrioko Ikastolari ere, azken txanpa hau luzatzeko aukera eskaintzeagatik.

Comments are closed.