Mantenu eta zaintza lanak burutzeko lan-deialdia 2019/2020

Seber Altube Ikastola, hezkuntza kooperatiba gara, irabazi asmorik gabekoa eta herri onurako erakunde izendatua. Euskal Herriko Ikastolen elkartearen parte garen heinean, Euskal Herriko hezkuntza eredu propioa eraikitzea dugu helburu.

 

Ardura nagusiak

Atezainaren koordinaziopean, datorren ikasturtean zehar Ikastolako mantenu-lanetan lagundu eta arratsaldeko zaintzaren ardura hartuko duen pertsona baten bila gabiltza, eginbeharrei aurre hartuko diena, malgua eta gertukoa.

 

Eskakizunak

  • Ez da formakuntza berezirik eskatzen, baina konponketetarako trebea izan beharko da.
  • Elektrizitate ezagutza izatea baloratuko da.
  • Euskalduna izatea.

 

Baldintzak

  • 2019/2020 ikasturterako lanpostua.
  • Astean 10 orduko lanaldia. 16:45-18:45era astelehenetik ostiralera.
  • Ikastolen Elkarteko lan-hitzarmenaren arabera dagozkion baldintzak.

 

Bilatzen ari garen pertsona hori zu izan zaitezkeela uste baduzu, aurkeztu zure hautagaitza uztailaren 3a baino lehen hemen.

 

Zalantzarik izanez gero, jarri gurekin harremanetan: irakatsi@seberaltube.net

Comments are closed.