ENSEÑANZA

Prozesukako kudeaketa hartzen dugu oinarri, gure Hezkuntza-Proiektua Makroprozesuaren bitartez deskribatzeko. Makroprozesuak erakusten du nola hartzen ditugun aintzat geure Ikastolako interes-talde desberdinak, balorea sortu eta gure zerbitzuen bitartez taldeoi balore hori helarazteko. Makroprozesua gure antolakuntzaren funtzionamendu orokorra ordezkatzen duen prozesuen sistema da.

Geure Ikastolako interes-taldeak hauexek dira

Familiak: Busturialdekoak dira, batez ere Gernika-Lumokoak. Beste batzuk, Mundaka, Busturia, Murueta, Foru, Ea, Ibarrangelu, Nabarniz, Belendiz, Gabika, Muxika, Ajangiz, Errigoitikoak… Ikastolaren oinarrizko agiriak:

  1. Hezkuntza-proiektua ( Ikastolaren helburuak zehazten ditu, tutoreen eginkizunak, ikastetxeko arautegia, ikasleen eskubideak eta betebeharrak…).
  2. Ikastolaren proiektu curricularra: Ikastetxeko heziketa-etapa bakoitzaren alderdi curricularrak biltzen ditu. Honakoak jasotzen ditu: ikastetxearen ezaugarriak, metodologia, ebaluazio-kontzeptua, zehar-lerroak, hizkuntza-arautegia, aniztasuna, etab.
  3. Heziketa-etapakako proiektu curricularra: Hiru etapetako irakasgai bakoitzaren alderdi curricularrak biltzen ditu. Honakoak jasotzen ditu: helburuak,edukiak, metodologia eta ebaluazio- eta promozio-irizpideak.
  4. Unitate Didaktikoak. Etapa eta irakasgai bakoitzekoak.

Ikuspegia eta Baloreak

Indarrean dagoen xedearen definizioa

Euskal Herriko Ikastolak Europar Kooperatiba Elkarte barruan dagoen irakaskuntzari bideraturiko guraso kooperatiba bat gara. Ikasleak haurtzaindegira sartzen direnetik DBH bukatu arte hezten ditugu, formakuntza egoki bat izan dezaten eta pertsona euskaldun, kritiko, arduradun, autonomo, zuzen, ekintzaile eta irekiak bezala gizarteratu daitezen. Horretarako, klaseak eman, ebaluatu, orientatu, informatu eta eskolaz kanpoko jarduerak antolatzeaz gain, hezkuntza sailarekin harremanak ere baditugu.

Indarrean dagoen ikuspegiaren definizioa

Partaidetza sozial nabarmena duen ikastetxe sendo bat izatea. Emaitza akademikoetan lortzen dugun maila onagatik, enpresa kudeaketan EFQM eredua ezartzeagatik eta lan giro bikaina izatearren ezagunak izatea eskualdean. Euskal kulturari eta gizarteari egiten dizkiogun ekarpenak kontutan izanik, ingurunean txertaturik egoteagatik eta euskararen erabilpen egokiagatik preziatzea gure bezeroak.

Ikastetxearen balioak

– Euskal herriko kultura zabaltzeko konpromizua.
– Geure ikastolako hezkuntza proiektuari eta hezkuntza komunitatea osatzen duten pertsonekiko errespetua.
– Jasangarritasunarekin bat datorrena.
– Euren burua formatuz eta etengabeko hobekuntzan oinarriturik kalitatezko irakaskuntza eskaintzeko konpromizua irakasleen aldetik.

Ikasleei helarazi nahi dizkiogun balore curricularren zerrenda:
– Ingurunean sustraituriko pertsonak.
– Beste kultur ikusmoldeei zabalik dauden pertsonak
– Errespetu eta erantzunkizun jarduerak dituzten pertsonak.
– Elkarrizketa, tolerantzia eta lankidetza praktikatzen duten pertsonak.
– Ongi egindako lanaren aldeko pertsonak.
– Ezberdintasunen integratzaile diren pertsonak.
– Euskaraz bizitzeko gai diren pertsonak.
– Eguneroko bizitzan sortutako arazoak hausnarketarekin konpontzeko moduko pertsonak.
– Hartutako erabakiekin bat datozen pertsonak.
– Pertsona kritikoak.
– Jasangarritasuna oinarritzat hartuz munduarekiko justiziaren aldeko apustua egiten duten pertsonak.