Erribera Errigora Herrigara

  • Zer da errigora?

Errigora Euskal Herria lurzoru eta elkarlana lanabes dituen proiektu bat da.Nafarroa hegoaldeko “zona no vascofona” izendatua du ardatz. Bertatik etabertarako egiten du lan, Euskal Herri osoko elkarlan etaikuspegiaz, noski.

Eremu horretakoak propio diren produktuak Euskal Herrian zehar zabaltzen ditu. Esaterako, zainzuriak, orburuak, arroza, olioa… Eta ekimen honen asmoa argia da: Zergatik urruneko produktuak kontsumitu etxean bertan edukita? Ba horixe, berton bertokoa, eta kalitate ezin hobekoa gainera!

  • Zeintzuk dira errigoraren helburuak?

Nafarroa hegoaldeko produktuei Euskal Herriko plazan bidea ematea, merkatu globalizatua eragiten ari den kalteari aurre egiteko.  Elikadura subirautza bultzatzeko, alegia. 

Nafarroa hegoaldeko “zona no vascofona”ko euskalgintzari bultzada ekonomikoa
ematea. Horretarako, hango produktuak Euskal Herrian zabalduaz,
etekin ekonomikoaren zati bat zonalde horretako euskalgintzara bideratzen da.

Herrigintza, auzolana, nazio-eraikuntza… “betiko” lan kolektiboan oinarrituz
ekarpentxo bat egitea, lan molde honen beharra goraipatuz.

Informazio gehiago hurrengo estekan: Errigora txostena

Spot-a ikusteko egin klik hemen: https://www.youtube.com/watch?v=IRJeUyUvvOE

Comments are closed.