Etorkinen harrera

Kaixo ikastolakide!!

 

 

 

Badira hilabete batzuk 150 afrikarri harrera egin geniela Bizkaian. Hilabete hauetan, hainbat herritarren inplikazioari esker, eta instituzioen ia laguntza barik, Bilbo izan da   haien  babesleku.

 

 

 

Orain Busturialdeko herritarren txanda da. Bilboko auzoetako herritarren lan anonimoaren lekukoa hartu eta orain arte bertan bizi izan diren 10 migratzaile hartuko ditugu Gernikan. Lan honetan arituko gara hamaika norbanako eta eragiletako kideak: besteak beste, Eztenakoak, Astrakoak, OEEkoak, Arrano Kultur Elkartekoak…

 

 

2017ko apirilean milaka lagun bildu ginen Gernikan, Gernika gehiagorik ez dugula gura esateko, eta ez dugula ahazten gure herriak ondotxo dakiela zer diren behartutako emigrazioa eta deserria. Ez dugula gerra, muga eta hesi gehiago nahi eta, horregatik guztiagatik, errefuxiatuak gurean ondo etorriak direla aldarrikatu genuen.

 

Oraintxe dugu aukera hitzekoak garela erakusteko.

Gure laguntza eskaintzeko unea iritsi da!!

Ekarri ikastolara edota eroan Astrara eskatzen diren gauzetatik zure esku daudenak.

 

Eskerrik asko eta ondo izan!!

 

Comments are closed.