Ate irekiak ikastolan

 AZAROAK 29an, SEBER ALTUBEN ATE IREKIAK!  (behean kartela)

 

Orain bai! Hasitako bidearen fruituak ikusten hasi gara! 

Espazioa nabarmenena da, ikusgarriena, baina hori ez da aldaketa bakarra.

 

Benetako aldaketa gure begiradan dago, gure egiteko moduetan. 

Gune irekietan adostutakoarekin bidean gaudela, gure ume eta gazteak erdigunean jarrita.

Beti egin dugun bezala, baina belaunaldi berrien ilusioaz indaberrituz.

 

 Azaroaren 29a egun berezia izatea nahi dugu: herri osoari zabalik.

* Bisita dinamikoa: ibilbidea ikastolan zehar, talde txikietan.

* Bateragunea: gure sentsazio eta iritziak partekatzeko espazioarekin.

Ibilbiderako izen ematea ezinbestekoa / Bateragunea irekia.

Denon artean, hobeto! Bidea jarraitzeko, hasi gara!

#SeberMartxan #EtorkizunBete

Comments are closed.