Santa Ageda

DATORREN ASTELEHENEAN “SANTA AGEDA” ABESTERA

Urtero bezala, Otsailaren 4ean (aurton astelehena), Seber Altube Ikastolatik “SANTA AGEDA” abestera irtengo gara. Kalejira egiteko beharrezkoa dugu ikasle, irakasle eta guraso guztiok animatzea.

Zita, TREN GELTOKIAN .arratsaldeko 17:15ean Bertan, denok batera entsaioa egin eta puntuan aterako gara kalejira egitera.

Giroa alaitzeko, soinujoleak izango ditugu. Gurasoen kontura FAROLAK, MAKILAK, BLUSAK…eta abesteko gogoa. Animatu zaitezte!

Abestiaren letra orrialde honen atzeko aldean doakizue.

Zuzendaritza.

Comments are closed.