LH-KO PROIEKTU PEDAGOGIKO BERRIRANTZA

Kaixo danori!

 

Aurton aldaketa nabarmena martxan jarri dugu ikastolan: HHko Adaxka Proiektuarekin hasi gara  Hausnarketa Prozesuko proposamenei bidea eginez.

Bide horretan, hurrengo pausua ematen hasi behar gara: eraldaketa LHra bideratzen.

 

Horretarako,beste ikastoletako esperientziak ezagutzea gurea eraikitzeko aberasgarria izan daitekeela uste dugu. Hori dela eta, hurrengo aurkezpenera etortzeko GONBIDAPENA luzatu nahi dizugu.

 

LH-KO PROIEKTU PEDAGOGIKO BERRIRANTZA

Lekeitioko Azkue Ikastolako Esperientzia 

Otsailak 20an, asteazkena, 17:00etan, terraza aurreko gelan.

 

Bidea jarraitzeko, hasi gara!

#EtorkizunaGaur #SeberMartxan

Comments are closed.