ENDIKA, IKASTOLA ZUREKIN

Abenduaren 7an, gure ikastolako gurasoa den Endikak buruko aneurisma baten haustura izan zuen. Dakizuenez, hau oso larria da. Hala ere, Endikaren kemena tarteko, aurrera egitea lortu du, eta aurrerapen izugarria egin du azken asteotan; honek asko pozten gaitu, badakigulako Endikak ez duela etsiko guztiz osatu arte. Edozein modutan, bidea luzea da oraindik, eta erreabilitazio gogorrari aurre egin beharko dio. Zoritxarrez, osasun publikoan jaso dezakeen laguntza ez da nahikoa izango, beraz Endikak zentru pribatu batean egin beharko ditu hurrengo hilabeteak. Ekonomikoki jasan ezingo duen zama ekarriko dio honek. Hau dela eta, Elkarrekin edozer lortu geinke sortu da; Endikari eta haren familiari babesa emateko, martxoaren 23an, txoznak, kontzertuak, erakustaldiak, zozketak… izango dira herri mailan. Ikastolak bere sostengua ematen dio ekimen honi.

Dena dela, ikastolan bertan ere zerbait egiteko asmoa daukagu. Datorren martxoaren 20tik 22ra Ingurumen astea egongo da, eta testuinguru horretan Endikaren aldeko azoka prestatzeko asmoa daukagu. Bertan, ikasleek etxetik ekarritako jolasak, CDak, liburu eta ipuinak, pelutxeak eta abar salduko dira. Ateratzen den dirua Endikaren erreabilitazioa ordaintzen laguntzeko erabiliko da. Beraz, dei egiten dizuegu Seberreko hezkuntza komunitatea osatzen duzuen guztioi, irakasleei, jantokiko langileei, begiraleei, entrenatzaileei, gurasoei eta ikasleei, azoka horretan sal daitekeen zerbait baduzue ikastolara ekar dezazuen martxoaren 15a baino lehen.

Endika, ez daukagu zalantzarik laster izango zarela gure artean, bien bitartean jaso gure besarkadarik handiena. Musu bat!

Eskerrik asko guztioi.

Comments are closed.