Kuotak 2019-2020

Guraso kooperatibista agurgarriak:

Aldaketak izaten jarraitzen dugu gure ikastolan. 

Agerikoena, lehenengo pisuan Konfiantzaren Pedagogia Lehen Hezkuntzara egokitzeko urratsa den arren, badaude beste zenbait aldaketa.

Garraio zerbitzuko linea bat desagertu da eta besteren baten ibilbidea luzatu egin dugu. Honek familia erabiltzaileak zaretenon aldetik egokitzapenak egitea suposatu du. 

Arratsaldeetan, bi orduz, langile berri bat dugu mantentze- eta zaintza-lanak egiteko ardurarekin. Honek konponketa txikiak era eraginkorragoan egitea eta atezainak beste ardura batzuk kudeatzea erraztu du. 

Jantokian egin genuen apustuari dagokionez, iazko urtea arrakastatsua izan zen: elikagaien kalitatea hobetu dugu, eskualdeko ekoizleekin lanean jarduten dugu,… Funtzionamendu berriak kostuaren areagotzea suposatuko zuela ikusita, igoera bi urtetan zehar egitea adostu genuen. Hala, iaz 7 €-ko igoera izan genuen jantokian, aurtengorako gainerako 5 €-ak utziz. Baina jantokiko ekipoaren kudeaketa eraginkorra dela eta, ez da beharrezkoa izango aurtengo igoera burutzea. Ekaineko Batzar Nagusian azaldu genuen bezala, iazkoarekin sostengarria da planteamendu berria; are gehiago, aurtengo erronka berriei aurre egiteko ere nahikoa izango dela uste dugu: formazioari edota zerbitzuaren hobekuntza-planaren osaketari heltzeko, alegia.

Beraz, aurten, kuotaren guztizko igoera 3 €-koa izango da. Kopuru hori materiala eta mantenu-lanen kostuen garestitzeari erantzuteko baliatuko dugu eta ez da ez jantokian, ezta garraio zerbitzuan ere, igoerarik egongo. 

Informazio hau interesgarria izango zaizuelakoan agurtzen zaituztegu,

Guraso Junta

SEBER ALTUBE IKASTOLAKO GURASOEI

Ikasturte honi buruzko informazio garrantzitsua da hau:

1.- –  JANTOKI ZERBITZUA (Jantoki Proiektu Berria)

Jantoki Lantaldetik aspaldi hasitako proiektuari jarraituko diogu aurtengoan ere, gure neska-mutikoak bertokoa, sasoikoa eta kalitatezko lehengaiak jateari lehentasun emanez. Eta ez hori bakarrik! Gure eskualdeko 1. Sektorearen suspertzean eta gure inguruaren jasangarritasunean zeresanari ekinez.

Oraingoan ere gogor jarraitzen dugu inguruko nekazariek Urdaibaiko baserrietan ekoiztutakoa jaten, gure kostako arrain freskoarekin gozatzen, gure ortuetako frutak dastatzen. Benetan zorionak! Eta… on egin! JANTOKI PROIEKTU BERRIKO LANTALDEA.

     * 2019-20 ikasturterako jantokiko erreziboaren kostua hilean 88 €koa izango da (iazko berdina).

  • Urte osoan ikastolan bazkalduz gero 10 kuota izango dira, 88 €koak, irailetik ekainera arte.

Jardunaldi erdira gaudenean (irailean eta ekainean) ikastolan bazkaltzen ez duten ikasleek 9 kuota ordainduko dituzte (iraila – maiatza / iraileko erreziboan jantokia 75,65 € ordaintzen da. Ekainekoan ez).

  • Aldi baterako (hilabete, hile bi…) gelditzen direnei, egunean 5,03 € kobratuko zaie (adibidez: otsailean 20 egun X 5,03 = 100,60 €, etab.).

  • Noizbehinka gelditzen direnei 5,50 € eguneko.

  • Haurtzaindegian (0-3 etapan) askariaren eguneko kostua 1,5 € izango da.

  1. – KUOTAK ETA MATERIAL GASTUAK

                Urtean zehar gurasoek ikastolari ordaintzen diozuena, bi kontzeptutan sailkatzen da:

  1. Materiala (testu-liburuak, material suntsikorra, tailerrak…)

                Beti bezala, ikastolak hartuko du umeei material guztia erosi eta banatzeko ardura. Modu horretan eginez gero, bi eratako abantailak lortzen dira: alde batetik, materiala kantitate handietan erosterakoan, askoz merkeago ateratzen zaigu, eta bestetik, arlo pedagogikoari dagokionez,  ume guztiek material berbera erabiltzen dutenez, ikasleen arteko desberdintasuna saihestea edo gutxitzea lortzen dugu.

                Aurten 56 € kobratuko da hilero material kontzeptuan. (Hamar hilabete, irailetik ekainera arte).

  1. Kuota (mantenu gastuak)

                Aurtengoan mantenu gastuetarako kuota (argia, ura, berogailua, alokairua, garbiketak…), 31 €koa izango da (hamabi hilabetez: uztailean eta abuztuan ere ordaindu egiten da).

3.- AUTOBUSA

                Autobusean dabiltzan neska-mutilei, hilero 38 € kobratuko zaie, 10 hilabetetan zehar (irailetik ekainera).

4.- OBRA BERRIEN FINANTZIAZIOA

                Ikastolan egindako OHIKO BATZAR OROKORREAN erabakitakoaren arabera, 2018/19 ikasturtean ere, hilero, familiako 12 € kobratuko da, OBRAK  FINANTZIATZEKO (12€ko 12 kuota).

                                Mila esker eta laster arte. GURASO BATZORDEA. 

Comments are closed.