U-30 GREBA OROKORRA

Kaixo familia,

Hego Euskal Herriko pentsiodunen mugimenduak bi urte daramatza pentsio duinen alde astero mobilizatzen; bide horretan, pentsioen eremuaz gaindi, modu zabalagoan “planto” egiteko beharra plazaratu dute. Duela sei urte, sindikatu eta eragile sozial ugarik herritarren eskubide sozialak biltzen dituen Karta osatu genuen, prozesu parte-hartzaile baten bidez. Orduz geroztik eskubide horien aldeko ekimenak antolatu ditugu.

Egoera ikusita beharrezkoa iruditzen zaigu jauzi bat ematea lan baldintza, pentsio eta bizitza duinaren aldeko borrokan. Finean, bestelako eredu sozio-produktiboa eraiki behar dugu, bizitza erdigunean jartzeko, zaintzari eta planetaren jasangarritasunari lehentasuna emanez.

Eredu horren ardatz nagusiak hauek dira: aberastasunaren birbanaketa, sektore publikoaren lidergoa, eskubideen unibertsaltasuna, euskararen normalizazioa, lurraldeen arteko oreka, jendartearen beharren arabera antolatua (lehen sektorea, azpiegiturak, merkantzien eta garraio sektorea…).

Honela gauzak, erabaki dugu krisiaren aitzakian azken hamarkadetan azkartu den lan eta bizi baldintzen prekarizazioari mugak jartzea. Lan baldintza, pentsio eta bizitza duinak bermatuko dituzten neurrien aldeko mobilizazio dinamika abiatzea adostu dugu.

Lan, pentsio eta bizitza duina! Hamaika arrazoi grebarako!

Beraz, aldarrikapen hauekin bat egiten baduzue, urtarrilaren 30eko grebarekin bat egin eta zuen seme alabekin manifestazio eta mobilizazioetan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.

Bide hori ere elkarrekin egingo dugulakoan, eskerrik asko eta laster arte!

                                    SEBER ALTUBE IKASTOLAKO LANGILE ASANBLADA

SEBER ALTUBE IKASTOLAKO KOOPERATIBISTENTZAT OHARRA

URTARRILAren 30eko GREBA OROKORRA  dela eta, Seber Altube Ikastolako langileek (irakaslegoa, jantokiko eta garraioko langileak) egindako bozketa eta asanbladen ondoren,  datorren ostegunean lanik ez egitea erabaki du.

Egoera honen aurrean zuzendaritzak  gutxieneko zerbitzuak ziurtatuko ditu. Hala ere, zuen seme-alabak egun horretan ikastolara ekartzea erabakitzen baduzue, ikastolak ezingo du ohiko lan-jarduera bermatu.                                                                              

ZUZENDARITZA

Comments are closed.