Ekintza bereziak

 

Ikastolako jaialdia

Ikasturtearen bukaerarantz, ikastolako jai nagusia ospatuko dugu urtero bezala. Ekintza ugari izaten dugu egun honetan: kirolak, musika emankizunak, jokoak, bazkaria, karta jokoa (gurasoentzat)… etabar.

Gabonetako jaialdia

Abenduaren 20an, arratsaldeko 5.30etan, urtero ospatzen dugun Gabonetako jaialdia burutuko da ikastolan. Txorizo eta txokolate jana izango ditugu. Jaialdia txikitxoenen inguruan ospatzeko asmotan Olentzero eta Mari Domingiren bisitalditxoa ere izango dugu eta gainera denon artean Gabon kantak abestuko ditugu.

Abesbatza

Ikastolan umeen abesbatza martxan dugu 38 urtetan zehar. Ongi dakizuenez Lehen Hezkuntzako 2.mailatik gora nahi duenak apuntatzeko aukera izaten du. Gurutzeri, koruko zuzendariari, esatea baino ez dago.

Santa Ageda

Urtero bezala, Santa Ageda bezperan (otsailak 4) ikastolako ikasle, guraso eta irakasleak kalera urtengo dugu kantari.

 

Inglesa eguerdietan

Haur Hezkuntzako (4 eta 5 urtekoek) eta Lehen Hezkuntzako 1., 2., 3., 4., 5. eta 6. mailakoek, eguerdiko denbora librean inglesa lantzeko aukera izango dute eskolaz kanpoko ekintza bezala. Ekintza hauek, beti ere, gurasoen eskariz antolatzen dira partaidetza guztiz borondatezkoa delarik.

 

Trikitixa

Aurton ere, trikitixa klaseak emango dira ostegun eta ostiraletan arratsaldeko 5etatik aurrera. Ekintza hau Ikastolak berak ez duela antolatzen azpimarratu beharra dago. Arduradura Andere Astigarraga da. Beraz, informazio gehiago nahi duzuenok, bere telefono honetara dei dezakezue: 600464625.