Antolaketa

KALITATEZKO HEZKUNTZA EUSKALDUNA: IKASTOLA

Euskal Herrian, hau da, ARABAN, BIZKAIAN, GIPUZKOAN, LAPURDIN, NAFARROAN, NAFARROA BEHEREAN eta XUBEROANjardunez, Ikastolek, euskal eskola autonomo, anitz eta esku-hartzaile gisa, beren hezkuntza-proiektua eskaintzen diote gizarteari, nazio euskaldunaren gurariaz, euskara eta euskal kulturaren sustapenarekin konprometitua, eta gainerako kulturetara irekia.

IKASTOLA EREDUA: EZAUGARRIAK

Plan Integralean onetsitakoa Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan

  1. Euskalduntasuna, heziketa-ardatza
  2. Izaera herritarra, titularitate soziala
  3. Eraldatzailea, hezkuntza sisteman
  4. Hezkuntza komunitatearen eskuhartze aktiboa
  5. Gestio autonomoa, ikastolan
  6. Ikastolen arteko lankidetza: Elkartea
  7. Elkartasun kutxa
  8. Lan esparru espezifikoa
  9. I+G, oinarrizko prozesu gisa
  10. Prestakuntza-Plana
  11. Ikasmaterialgintza propioa
  12. Ekonomia sozialekoa
  13. Euskal Herriari atzikia
  14. Autoebaluazioa
  15. Kalitatea

Eredua: D eredua Adina: 0-16 hurte Etapak: Haurtzaindegia, Haur Ezkuntza, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza Eskolaz kanpoko jarduerak: kirolak, musita, triki-tixa, ingelesa, ingeleseko udako ikastaroa Jantokia: sukalde propios Autobusa:5 linea

ERAKETA KOLEKTIBOA

1987. URTEAN Euskal Herriko Ikastolen Konfederazioa eratu zen. Euskara eta euskal kultura ardatz dituen hezkuntza integrala lantzen ikastolei laguntzea eta kalitate oneko euskal eskola sustatzea ditu hel- buru, bere lurralde federazioen bidez. Horrenbestez, Euskal Herriko Ikastolen Konfederazioaren prozesu nagusiak ondokoak dira:

  • I+G: IKASTOLA eredua definitu, ikertu eta garatu, IKASTOLA eredua zaintzeko eta indartzeko.
  • Hezkuntza: Ikastolei prestakuntza, aholkularitza, ebaluazioa, ikas- materialak eta I+G proiektu bereziak eskaini.
  • Egonkortasuna: Ikastolen egonkortasun komuna kudeatu.
  • Eraketa: Ikastolen Konfederazioa eratu eta dinamizatu.
  • Komunikazioa: Ikastolen kanpo harreman kolektiboak planifikatu eta garatu.