Ikaskuntza-irakaskuntza

Prozesukako kudeaketa hartzen dugu oinarri, gure Hezkuntza-Proiektua Makroprozesuaren bitartez deskribatzeko. Makroprozesuak erakusten du nola hartzen ditugun aintzat geure Ikastolako interes-talde desberdinak, balorea sortu eta gure zerbitzuen bitartez taldeoi balore hori helarazteko. Makroprozesua gure antolakuntzaren funtzionamendu orokorra ordezkatzen duen prozesuen sistema da.

MAKROPROZESUA

Geure Ikastolako interes-taldeak hauexek dira

Familiak: Busturialdekoak dira, batez ere Gernika-Lumokoak. Beste batzuk, Mundaka, Busturia, Murueta, Foru, Ea, Ibarrangelu, Nabarniz, Belendiz, Gabika, Muxika, Ajangiz, Errigoitikoak… Ikastolaren oinarrizko agiriak:

  1. Hezkuntza-proiektua ( Ikastolaren helburuak zehazten ditu, tutoreen eginkizunak, ikastetxeko arautegia, ikasleen eskubideak eta betebeharrak…).
  2. Ikastolaren proiektu curricularra: Ikastetxeko heziketa-etapa bakoitzaren alderdi curricularrak biltzen ditu. Honakoak jasotzen ditu: ikastetxearen ezaugarriak, metodologia, ebaluazio-kontzeptua, zehar-lerroak, hizkuntza-arautegia, aniztasuna, etab.
  3. Heziketa-etapakako proiektu curricularra: Hiru etapetako irakasgai bakoitzaren alderdi curricularrak biltzen ditu. Honakoak jasotzen ditu: helburuak,edukiak, metodologia eta ebaluazio- eta promozio-irizpideak.
  4. Unitate Didaktikoak. Etapa eta irakasgai bakoitzekoak.

Ikuspegia eta Baloreak

Indarrean dagoen xedearen definizioa

Seber Altube Ikastola gizarte ekimenez Gernika-Lumon sortutako hezkuntza kooperatiba gara, irabazi asmorik gabekoa eta herri onurako erakunde izendatua; Euskal Herriko Ikastolen elkartearen parte garen einean, Euskal Herriko hezkuntza eredu propioa eraikitzea dugu helburu. Horretarako eredu herritarra eta euskalduna abian izateaz gain, ikasleak haur eskolara sartzen direnetik DBH bukatu arteko bidean laguntzen ditugu, heziketa egoki bat izan dezaten eta, familien parte hartzearekin batera, pertsona zoriontsu, euskaldun, kritiko, arduradun, autonomo, zuzen, parte hartzaile eta irekiak bezala bizi daitezen.

Indarrean dagoen ikuspegiaren definizioa

Seber Altube ikastolan Ikasleen inguru hurbiletik abiatuta heziketa aktiboa eta esanguratsua bultzatu nahi dugu; beraz, gelan zein gelaz kanpoko ekintzetan behaketa eta hausnarketa dugu oinarri. Horretarako, irakasleen artean elkarlana, hausnarketa eta ardura sustatzen dugu heziketarako proiektu bateratu, sendo eta berritzailea bultzatzeko asmoz. Seber Altube euskalduna denez, Euskal Herria eta gure kultura ezagutzea eta maitatzea du helburu; guretik mundura zabalik eta kulturen aniztasuna aberastasun moduan ulertuta. Euskara ardatz, Ikasle euskaldun eta komunikatzaile eleanitzak izatea lortu nahi dugu. Pertsonak erdigunean jarriz, Ikasleen garapen pertsonala, soziala eta akademikoa sustatzeko, Ikastolan baloreei garrantzi handia ematen diegu; hau dela eta, elkarlanean, norberaren askatasunean, besteenganako errespetuan eta arduran oinarritzen gara. Balore horiek gure egunerokoan ditugun jarrera eta giroan islatzen saiatzen gara, hurbiltasuna eta konfiantza oinarri hartuz. Amaitzeko, komunitatea saretzea eta herritarrekiko loturari garrantzi berezia ematen diogunez, parte hartzea, auzolana, herriko espazio zein pertsona eta eragileen ezagutza eta elkarlana bultzatu nahi dugu

Ikastetxearen balioak

  • EUSKALDUNA                  
  • ANITZA                              
  • HERRITARRA                    
  • PARTEHARTZAILEA           
  • ERALDATZAILEA               
  • SORTZAILEA KONFIANTZAZKOA          
  • HURBILA
  • ALAIA                                
  • HEZKIDETZAILEA              
  • JASANGARRIA                   
  • AUZOLANA
  • ERAGINKORRA                 
  •  KOOPERATIBOA              
  • IRISGARRIA
  • BIZIA                                 

Ikasleei helarazi nahi dizkiogun balore curricularren zerrenda:

PERTSONAK ERDIGUNEAN: Zoriontsuak norbere buruarekin eta inguruarekin, emozioak ezagutu eta kudeatzen dakiena. Informazioa antolatu eta erlazionatuz, norbere ikas-prozesuaren jabe dena bizikidetzan; arraza, adin, pentsaera, joera sexual, ezaugarri fisiko/psikologiko… bat edo beste izan, ezberdintasunak aberastasun moduan ulertuz.

EUSKALDUNAK: Euskal Herria eta gure kultura ezagutzea eta maitatzea. Guretik mundura zabalik eta kulturen aniztasuna aberastasun moduan ulertuta. Euskara ardatz, norbere euskalkiaren jakitun eta eleaniztasunarekin aberasten dena.

KRITIKOAK: Pentsatzeko autonomia, iniziatibadunak, ekintzaileak, motibatuak, kuriosoak, zalantzaren bidez kritika egin eta norbere ideietatik iritziak sortzen jakitea. Kritikak jasotzeko eta zailtasunak kudeatzeko, ahalmen eta tresnak edukitzea.

KOMUNIKATZEKO GAI: Ideiak, nahiak… ezberdinen artean, lasaitasunez, konfiantzaz, errespetuz eta enpatikoki azaltzen jakitea, elkar ulertu ahal izateko. Egoera desberdinetan eta adierazteko modu desberdinen bidez. Euskara ardatz, norbere euskalkiaren jakitun eta eleaniztasunarekin aberasten dena.

HEZKIDETZAN HEZIAK: Rol eta estereotipoak alde batera utzi eta ezberdintasun pertsonalak kontuan hartu eta onartzea, bakoitzak dauzkagun gaitasun propioak bultzatuz.

PARTE HARTZAILEAK: Errespetuz, ekinez eta denon onerako ulertutako parte hartzea, herritik mundura. Motibatuak, autokritikoak, antolatuak, arduratsuak, talde lanerako kontzientziadunak, sortzaileak eta ausartak.

 

SEBER  ALTUBE  IKASTOLAKO  IKASLEEN  IRTEERA  PROFILA

    XEDEAK IKASTOLAKO IBILBIDEA AMAITZERAKOAN, NI IZANGO NAIZ ……
 

 

EUSKALDUNA

 

 

Euskara eta euskal kulturarekin konprometitua nago.

 Mundura zabalik eta kulturen aniztasuna aberastasun moduan ulertuta, gure eguneroko ekimenetan Euskal Herriko kultura ezagutuz eta maitatuz,  euskara erabiliz, euskal kultura sustatzeko eta    euskal herritar arduratsua izango naizelako.

 

 

 

KOMUNIKATZAILE  ELEANITZA

 

 

Euskara ardatz, nire euskalkiaren jabe eta eleaniztasunarekin aberastuta nago : ahoz zein idatziz egoera bakoitzak eskatzen didan hizkuntza egoki eta eraginkortasunez erabiliz, euskaraz  eta gaztelaniaz adierazpen bikainaz eta ingelesez nahiz frantsesez dagokidan maila lortuz *, ezberdinen artean azaltzen jakiteko eta elkar ulertu ahal izateko jantzita izango naizelako.

 

 

 

ZORIONTSUA

 

 

Mundu aldakor honetan, pertsona orekatua naiz.

Hezkidetzan hazi eta hezia, osasun ohitura onak izanda; gogoko dudan jarduera fisiko zein mentala maiztasunez antolatu eta praktikatuz, emozioak ezagutu eta kudeatzen jakinda, lasaitasunez, errespetuz eta enpatikoki neure buruarekin eta nire inguruarekin gustura izateko eta maila pertsonal eta sozialean oreka eta  kalitate handiko biziera bilatzeko moduan nagoelako.

 

 

 

KRITIKOA

 

 

Iritzi propioduna eta zentzuduna izango naiz.

Iraganeko zein gaur eguneko gertaerak aztertuz , informazioa baloratuz, argumentu koherenteak sortuz eta pentsaera propioa eraikiz, sortzailea izanda, bizitzako etengabeko erabakiak modu kontzientean eta koherentean hartzeko gai naizelako.

 

 

 

PARTE HARTZAILEA eta  EKINTZAILEA

 

Gizartean integratuta egongo naiz, kide aktiboa izanda gainera.

Herritik mundura,  denon onerako oinarriekin ulertutako ekinean, eta gizarte mugimenduetan  konpromisoz auzolanean  parte hartuz, ingurugiro jasangarri baten alde arituz,  gizarte ongizatearen hobekuntza lortzeko ekimenetan murgilduko naizelako.

 

 

 

AUTONOMOA

 

 

Norbera izaten jakingo dut.

Neure indar-guneez  eta mugez kontziente   izanik , mugak gainditzeko jantzita  izanda, arazoei irtenbideak etengabe bilatuz, emozioak kudeatuz ziurgabetasunezko  egoera eta zailtasunen  aurrean jarrera  positiboz jardunez, ni neure bizi proiektuaren bilakaera autonomiaz  garatzeko moduan  nagoelako.

 

 

LANKIDETZAN  TREBATUA

 

 

Ezberdinen artean lan egiteko gai izango naiz.

Nire  iritzia emanez eta besteenak errespetuz entzunez eta adostasunetara helduaz, norberaren ardurak beteaz, hartutako erabakiak aurrera eramateko eta lorpen berriak, gizalanean, eraikitzeko prestatuta izango naizelako.

 

 

 

KONPETENTEA

 

Konpetentea izango naiz.

 Jakinminez, ikasketa prozesuaren jabe izanda, etengabean urratsak  emanez,; egoera anitzen aurrean estrategia ezberdinak erabiliz, etorkizuneko erronkei, (akademiko, laboral, sozialei… )  aurre egiteko gai izango naizelako eta norberaren ametsak garatzeko ere trebatuta  nagoelako.

 

 

 

SOLIDARIOA

 

 

Gizartean eta bizitzan aurkitzen diren egoera desberdinen aurrean enpatiazko jarrera eta konpromisua izango dut.

Gizartearen gatazkak ulertuz, oinarri historiko nahiz egungo ezaugarriei buruzko ikuspuntu anitzak  onartuz (arraza, adin, pentsaera, joera sexual, ezaugarri fisiko/psikologiko… bat edo beste izan) eta aniztasuna aberastasun moduan ulertuz, gizarte justuago baten alde eragiteko moduan nagoelako.

 

 

TEKNOLOGIETAN  PRESTATUA

 

 

XXI. mendeko gizarte honetan, oinarrizko beharrizan teknologikoei aurre egiteko prestatuta nago.

Gure egunerokotasunean, teknologia digitalak  erabiliz ( proiektuak egiteko, informazioa kudeatzeko eta partekatzeko…)  aurrerakuntza teknologikoak  era orekatu, kritiko eta eraginkorrean erabiltzeko gai  naizelako.

 

     * DBH amaitzean euskaran eta gaztelanian  B2,  ingelesez  B1,  frantsesez  A1.