Zehar lerroak

ELKARBIZITZA:

Etengabe ELKARBIZITZA hobetzeko ahaleginetan.

Egunero ikastola inguruan batzen garen pertsonon helburua da geure artean sortzen ditugun harreman eta komunikazio multzoak hobetzea.

Horretarako, ezinbestetzat joten dugu ikastolako komunitatea osatzen dugunok gustura sentitzea eta gure proiektuaren barruan daudela sentiaraztea. Partaide aktibo izan beharko dugu, gatazkak ekiditeko. Hala ere, gatazkak sortzen badira, horiek konpontzeko trebetasunak izan behar ditugu, eta erabiltzeko prestatu.

Aurton ere, 2011. urtean hasitako proiektuetan sakontzen jarraitu nahi dugu, eta gure lanak hiru atal nagusi izango ditu: gela bakoitzean gurasoen ordezkari bat jartzea, zeregin zehatz batzuekin, eta pauso garrantzitsua izango da hori; ikasleen ahots antolatua entzutea ere ezinbesteko veste urrats bat izango da; eta beste urrats bat izango da geletan tutoretza saioak astero sistematizatzea.

Erronka ugari ditugu aurretik, beraz.

AGENDA 21:

AGENDA 21en aurten ere lanean.

Gure ikastolan ingurumenaren alde zortzi bat urte aritu ostean, 2010-11 ikasturtean kanpoko azterketa batera aurkeztu genuen geure burua. Gure aspaldiko lanak ondo planteatuta eta ondo burututa zeuden egiaztatu nahi genuen; gure ikastetxean iraunkortasunaren bidean egiten ditugun ekintzetan eta ahaleginetan bide egokian genbiltzan jakin nahi genuen.

Azterketa nota altuarekin gainditu nahian, hainbat pertsonak hartu genuen parte prestakuntza lanetan – benetan eskertzekoa eta goraipatu beharrekoa ikasleen jarrera eta ekina – . Eta lan gogorraren fruitu eta etekinak begi bistakoak izan dira zenbait kasutan: ikastolako sarrera eta korridoreen apainketan eta lantaldeen eginkizunetan adibidez.

Ikastetxea ikustera etorri ziren hiru ikuskatzaileak benetan pozik itzuli ziren Agenda 21ek ikastolan duen despliegea bertatik bertara ikusita.
Horren guztiaren ondorioz, iraunkortasun agiria eman digute, eta ikastolaren kanpoko aldean jarriko dugu kurtsoan zehar!

 

TINKO:

Euskarazko filmak. Filma bakoitzak gelan giza eta gizarte baloreak lantzeko unitate didaktikoak ditu. Aurtengo Filmak:

Filma Adin Egokia Data Izenematea
       
Ballerina LH  1, 2 eta 3. mailak 2017-10-18 LH 1 eta 2
Ballerina LH  1, 2 eta 3. mailak 2017-10-19 LH 3
Luke LH  1, 2 eta 3. mailak 2018-02-07 LH 2
Luke LH  1, 2 eta 3. mailak  2018-02-08  LH 3 
 Tarzan LH  4, 5 eta 6. mailak   2018-03-07   LH 5

 

IRUDI BIZIAK:

Filmak euskaraz HH eta LHko umeentzat. Gainera unitate didaktikoak landuko ditugularik:

  • LHko 4. eta 6. mailakoek “Ozzy” filmea abenduaren 19an.
  • HHko 4 eta 5 urteko umeentzat “Teresa eta Galtzagorri” martxoaren 12an.
  • HHko 4 eta 5 urteko umeentzat eta LHko 1, 2, 3 eta 4. mailakoentzat “Nur eta herensugearen tenplua” maiatzaren 22an.

 

 

EUROPISTAS “OLENTZERO 2017” lehiaketan parte hartzen dugu. Bertan DBHko ikasleek Olentzero bat osatuko dute.

 

IDAZLEAK IKASTETXEAN programa:

Programa honen bitartez Ikastolan literatur zaletasuna sustatzea nahi da. Honen bidez, idazleen eta ikasleen arteko harremanak bideratu eta idazleen obren zabalkuntza bultzatu. Aurton Lehen Hezkuntzako 6. mailakoek eta DBHko 4. mailakoek izando dituzte saioak.

Ikasturte honetan ere DBHko 4. mailako ikasleek “HEZKUNTZA SOZIO-AFEKTIBOA” edo sexualitateko ikastaroa izango dute 2. hiruhilabetean , 14 ordu guztira. Bertara sikopedagogoa etorriko da. Hainbat ikastetxetan ibiliak izaten dira eta horrelako kurtsiloetan experientzi handikoak dira. Ikastaroa hasi aurretik gurasoei batzar baten bidez, informatuko zaie metodologiataz eta ikastaroaren nondik-norakoetaz. Gurasoekin urtarrilaren 30ean arratsaldeko 6etan, bilduko dira. Ikasleekin otsailaren 7, 8, 14 eta 15ean goizeko 9:00etatik 12:30etara.

DBHko 3. mailako ikasleek “ALKOHOLA, ZIGORRAK,…” buruzko 2 orduko 2 ikastaro izango dituzte udaletxeak antolaturik abendutik aurrera.

OSASUN KANPAINAK IKASTETXE BARRUAN:

DBHko 1.mailako ikasleei “B Hepatitis ”aren aurkako txertoa emango zaie hiru dositan banaturik.

 

GURASOENTZAKO BILERA INFORMATIBOAK:

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza ikastolan bukatu ondoren, hurrengo ikasturtean zeintzu ikasketa egiteko aukera izango duten jakin ahal izateko, ikastetxe ezberdinetako orientatzaileek emandako informazioa bilera baten bitartez zabalduko zaie maiatza aldean.

 

GURASO ESKOLAK:

Drogomenpekotasun taldeko ordezkaria den Ziortzarekin,  guraso eskolak antolatu ditugu HH gurasoentzat.

HHko gurasoentzat hitzaldiaren gaia: Norma eta limiteen garrantzia seme-alaben heziketan.

 

KIROLA : GURE DEKALOGOA:

Ikastoletako gurasoek zera uste dugu…

1. Jolasa eta gerra hitz berdinetan aipatzen badugu, gogoratu beharko duzu gerrak irabazlea tontoa bihurtzen duela eta galtzailea gorrotoz betetako pertsona.

2. Gure seme alabak talde bat dira, izan gaitezen gu beste talde bat.

3. Gogoratu! Zure seme-alaba begira dago, ea harro sentitzen den zurekin…

4. Animatzea ez da etengabe zarata ateratzea. Animatzea jokaldi onak txalotzea eta arreta mantentzea da, batez ere jokoa ez dabilenean ondo.

5. Bete dezagun bakoitzak gure rola: umeak jolastu behar du, arbitroak epaile, entrenatzaileak entrenatu eta antolatu, eta gurasoak… Gurasoaren papera

6. Entrenatzaileak ez gaitu sentitu behar atzean, baizik eta inguruan: izan gaitezen beraien laguntzaileak. 7. Saia zaitez entrenatzailearen lanean ez sartzen, partiduaren ostean aurkituko duzu momentu bat zure umearen jokabideaz berba egiteko.

7. Saia zaitez entrenatzailearen lanean ez sartzen, partiduaren ostean aurkituko duzu momentu bat zure umearen jokabideaz berba egiteko.

8. Beste taldeko gurasoak ez dira gainditu beharreko etsaiak. Gu bezalako aita-amak dira, bere seme-alabak animatzera eta ikustera etorri direnak.

9. Epailea ezinbestekoa da, baina hanka sartu dezake, hala ere, erabakiak onartu beharko ditugu. Gurasoak ez gara entrenatzaileak. Errespetatu behar dugu entrenadorearen lana. Aita bakoitza ez da entrenadore bat izan behar.

10. Zure seme-alabak kirola egin nahi du, eta bide batez, lagunekin egon eta ondo pasatu. Ez da etorri zu dibertitzera. Horretarako kirol profesionala dago.

Kirol batzordea