Kirol proiektua

ZERTARAKO?

Balio jakin batzuk lehenesteko:

Ardura hartzea, harremanak eta komunikazioa, sortzailea izatea, auto-estimua eta elkartasuna bermatzea.

Beraz, denbora librerako eredua, eta proposatuko ditugun ekintzak balio hauekin bat etorri beharko dute. Hau guztia kontuan izanik, ikasleen entrenamenduetan lortu beharko ditugun dinamikak hurrengo arlo hauek sustatu beharko ditu:

Guztiokin harremanak edukitzea, behar dutenei gure elkartasuna adieraztea, norbere burua onartzea, kritikoak eta sortzaileak izatea, etab

PROIEKTUAREN ABIAPUNTUA

Lehenengo pauso hau oinarrizkoa da, izan ere, gure eskolaz kanpoko jardueren helburuak batzen dira bertan. Gure proiektuaren abiapuntua IHPn azaltzen den filosofia edo ideia da.

Gure kasuan, IHPn, eskolaz kanpoko ekintzetan egon behar duen hezkuntza trataera jasotzen da. Bertan, barne dokumentu bat agertzen da, Ikastolaren asmoak jasotzen dituena: SEBER ALTUBEKO ESKOLAZ KANPOKO EKINTZETARAKO IDEARIOA.

1.- ESKOLAZ KANPOKO EKINTZETARAKO IDEARIOA: Ikastolako plangintzarekiko integrazioa eta helburuak

Ikastolako Hezkuntza Proiektuan agertzen den legez, Seber Altube ikastolan antolatzen diren Eskolaz Kanpoko Ekintzen helburu nagusia honoko hau da: “Heziketa integrala dugu eredu eta helburu; ikaslea bere osotasunean hartuz, arteari, zientziari eta gorputz heziketari behar bezalako tratamendua emango zaie ikasleak gizartean egoki integratzeko asmoz”. Horretarako gaitasunen garapena bultzatzen da.

Egitasmo honetan, bere garapenerako konkrezio maila handiagoa emateko asmoz, ondorengo helburu orokorrak proposatzen dira:

  • Ikasleen interesen arabera, batez ere LHn, ahalik eta kirol eta jolas gehien ezagutzea eta praktikatzea. (Multikiroleko programak bultzatuz).
  • Jolas, kirol edo beste edozein ekintzak eskatzen dituen gaitasunak adinari egokituz lortzea. (Ikastolako Gorputz Hezkuntzako programaketako helburu eta edukien sekuentzia proposamenak kontutan izan, HPn oinarriturik eta adinari egokituta baitaude).

2.- Helburu hauek lortu ahal izateko planifikazioa

Kurtso hasieran aurkezten den ekintzen proposamena, ondorengo arrazoiek baldintzatzen dute:

  • Ikastolako baliabideak. (materiala, espazioak, pertsonala, e.a.).
  • Ikasle eta familien interesak.
  • Aldundiarekin, Ikastolen Elkartearekin edo herriko ikastetxeekin adosturiko amankomune-ko ekintzak.

3.- Eskolaz Kanpoko Ekintzen garapena

Eskola Kanpoko Ekintzei hasiera eman baino lehen, monitore guztiekin batzar formatibo eta informatibo bat egiten da, jolas-kirol bakoitzaren alde teknikoez gain, alde pedagogikoak eta ideario hau ezagutzera emateko. Ikasturtean zehar, beharrezko ikusten den guztietan ere, banaka zein taldeka, Eskolaz Kanpoko Ekintzetako arduraduna, monitoreekin elkartzen da, beharrezko zuzenketak egiteko.

Txosten honetako 5. puntuan aipatzen diren akordioei esker, kirol konkretu batzuetan, monito- reek herriko kirol taldeetako adituen aholkularitza eta formakuntza jasotzen dute.

4.- Ebaluaketa

Ebaluaketaren bitartez, aspektu ezberdinak behatu eta neurtu nahi dira: alde batetik, parte hartzaile guztien Eskolaz Kanpoko ekintzekiko asebetetze maila (ikasleena, gurasoena, monitoreena). Inkesten bidez, zein komunikazio zuzena erabiliz egingo da, eta hemendik ateratako datuen ondorioz, batez ere, ekintzen garapenari buruzko hobeagotze proposamenak irtengo dira.

Beste alde batetik, ikasleen partaidetza, auto-estima, ekintzekiko gustua, e.a. neurtzeko adierazleak izango ditugu kontutan.

Hemendik ateratako datuen ondorioz, batez ere ekintzen planifikazioari buruzko hobeagotze proposamenak irtengo dira.

5.- Herri mailan dauden kirol eta kultur taldeekiko hartu-emana

Ikastolan, argi daukagu adin batetik gora, ikasleak ikastolatik irten eta gero, kirol taldeak beharrezko egiten direla, herri mailan kirola praktikatzen jarraitzeko. Beraz, ikastoletako Eskolaz Kanpoko ekintzen eta kirol eta kultur taldeen artean, konplizitatea bultzatzea beharrezkoa dela ikusten dugu; horregatik, hurrengo taldeekin harremanak dauzkagu: Gernika Rugby taldea, Gernika Kesb, Arkupe pilota taldea, Lumo kirol eskola, Gernika SD, Gernika Sporting, San Fidel ikastola, Elizalde ikastola, Andra Mari ikastola, Lekeitioko Azkue ikastola, Zubi Zahar ikastola, Gernikako kirol patronatua, Elai Alai dantza taldea…

Hori dela eta, Eskolaz Kanpoko Ekintzetako eta kirol eta kultur taldeen helburuen lorpenerako lagungarriak izango diren akordioetara heltzea da bidea. Akordio horren oinarriak ondorengo hauek dira:

  • Kirol zein kultur taldeak, Lehen Hezkuntzako 2. eta 3. Zikloetan, entrenatzaileen formazioaz arduratzea.
  • Ikastolako entrenatzaileen laguntzaz, DBHra doazenerako, kirol eta kultur taldeentzat interesgarriak liratekeen ikasleak finkatuak izatea, ikasleen euren interesak ere definituak izanik.
  • Seber Altube ikastolak, bere ikasleen artean kirol edo/eta beste ekintza batzuetan interesa erakusten dutenei erantzuna emateko, dagokion kirol edo/eta kultur taldearenganako bidea erakustea.