JANTOKIA


Hile honetan daukagun menua ikusteko egin klik hemen: 

OTSAILA 2018 HH

OTSAILA 2018

 

Jantokiko ordutegia ondoko hau da:

11:45etan: Haur Eskola.
12:30etan: Haur Hezkuntza.
12:30etan: Lehen Hezkuntzako 1.eta 2.mailak.
12:35etan: Lehen Hezkuntzako 3., 4., 5. eta 6.mailak.
13:10etan: DBH/ ESO.

 

Jantokiko informazio orokorra:

* Autubesean doazen bi eta hiru urteko umeek txarteltxo bat eramango dute etxera nola bazkaldu eta siestarik egin dutenentz adieraziz. 
* Eguerdietan umeek zelan jaten duten jakin nahi duten gurasoentzat Aiert Derteano (jantokiko arduraduna) hitz egiteko prest izango da egunero 10etatik 11:30etara. 
* Bazkaldu ondoren, ohitura duten ume txikiek siesta egiteko aukera dute. 
* Egun bateko irteerak edo ibilaldiak dauden egunetan jantokian apuntaturik dauden neska-mutikoei Ikastolan emango diegu janari poltsa.

 

JANTOKIKO ARAUTEGIA

  • Bazkaldu aurretik txiza egin eta eskuak garbitu.
  • Ikasle bakoitzak bere leku finkoa izan behar du.
  • Bazkaldu bitartean ez altxatu mahaitik.
  • Errespetuz jokatu: ez egin oihu, ez bota janaria eta kasu egin begiraleei.
  • Plater bakoitzetik, gutxienez, erdia jan, gustatu ez arren.
  • Jateko ordua, ikastolako beste edozein ekintza lez hartuko da, denok eta ganoraz bete beharrekoa.
  • Eguerdian ezin izango da ikastola eremutik irten baimendutako kasuetan izan ezik.

GURASOAK

  • Jantokiko arauak ezagutarazi, betearazi eta landu seme-alabekin.
  • Umeen aurrean, aintzat hartu begiraleen lana.
  • Osasun arazoak salbu, jatekoarekin ez da salbuespenik egingo.
  • Arazo bereziak dagokien lekuan komentatuko dira, jantokiko arauak denontzat berdinak direla oinarri hartuta.

BEGIRALEAK

Jantokiko arauak betearazi, lan hezigarria eginez:

  • Oihu egin barik.
  • Ardura hartuz.
  • Erantzunkizunak eskatuz.
  • Koherentziaz jokatuz (begirale guztiek berdintsu eta agindu guztiak egunero berdin emanez).
  • Aldez aurretik adostutako neurriko zigorrak betearazi.
  • Umeen gainean egon, bazkal dezaten eta jarrera egokia izan dezaten.
  • Txarto jaten dutenekin malgutasunez jokatu, gutxiago botaz, adibidez.

ZIGORRAK:

1. aldian, ohartarazi.
2. aldian, mahaitik altxarazi eta aparteko aulki batetan eserita eduki 5 minutuz.
3. aldian, tutoreari esan. Gurasoak ohartarazi .
4. aldian, etxera bazkaltzera aste betez.

Eguerdian, ikastolan bazkaltzen dutenek Gernikan zehar ibiliz gero (ikastola eremutik kanpo) etxera bazkaltzera aste betez. Behin eta berriro errepikatuz gero ikasturte osorako etxera bazkaltzera.